Joan den igandean, urriak 18, Algortako San Nikolas Bariko Parrokian, Jesusi harrera egiteko heziketa hasten duten umeentzako eta ikasturte honetan Lehenengo Jaunartzea egingo dutenentzako familia katekesia hasi zen.
Parrokiako elkarteak ongietorria egin die eta eurekin batera parte hartu du Eukaristian. Haurrak laguntzen eta animatzen jarraituko dugu prozesu honetan.
Eskerrik asko zuen parte-hartzeagatik.

