Datorren ostegunean, urriak 29, San Nikolas parrokian, hitza alkartean ospatzen hasiko gara. Eukaristia topaketez haratago, gure alkartearen arteko lotura sendotu gura dogu eta, hori dala-ta, pertsona guztiak gonbidatzen doguz “proba pilotu” lez hasten diran Hitzaren Ospakizunetan parte hartzera.
Aukera ona da elkarrengana hurbiltzeko, liturgia hurbilagotik ezagutzeko eta astean zehar ere gure bizitzan eta parrokian jainkoa presente izateko.
Abisatu egingo dugu, baina aldizkakotasun finkoa izango dute. Kasu honetan, ostegun honetan izango da, hilak 29, 19:00etan, San Nikolas parrokian.

